Baratzetik etorkizunera: Baratza, belaunaldi berriak eta agro-ekintzailetza
Saio hau, MANTALA proiektuaren Gastro Gaztea sarearekin elkarlanean antolatua, GOe-ko herritarrentzako programazio irekiaren barruan, Euskadiko elikadura-paisaia berritzen ari diren ekoizle gazteei ahotsa emateko helburuarekin. Saio honetan baratzaren gaur egungo errealitatea eta etorkizuneko aukerak jorratuko ditugu: belaunaldi-aldaketa, agro-ekintzailetza, tokiko ekoizpena eta lurraldearekin lotutako negozio-eredu berriak. Lehen sektoreko proiektu gazteen erronkak eta motibazioak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Saio honetan proiektu ezberdinak izango ditugu gurekin, beren esperientzia, ikaskuntzak eta ibilbidea entzuleekin partekatzeko helburuarekin, solasaldi ireki eta hurbil batean. Saioak produktua dastatzeko tartea ere izango du, ekoizleen lanaren emaitza bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia partekatu baten bidez elkarrizketa aberasteko.