GOe-k bisita gidatuak antolatu ditu herritarrek eraikinaren arkitektura eta espazioak ezagutzeko, baita bertan garatzen den proiektua eta jarduera gertutik ezagutzeko ere.
Bisitak 17:00etatik 18:00etara egingo dira, gehienez 20 laguneko taldeetan. Azaroan lau bisita izango dira: hilaren 3an eta 17an, astearteetan, euskaraz; eta hilaren 12an eta 26an, ostegunetan, gaztelaniaz.
Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko, GOe-ko harrerara jo dezakezu. Harreraren ordutegia 08:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 17:00etara da.
Bisita hauen bidez, Basque Culinary Centerrek sustatutako proiektua eta GOen garatzen den jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.