Gastro Gaztea: Gaztaren gakoak

EU
GOe - Gastronomy Open Ecosystem
Inscripción

Saio hau, MANTALA proiektuaren Gastro Gaztea sarearekin elkarlanean antolatua, GOe-ko herritarrentzako programazio irekiaren barruan, Euskadiko elikadura-paisaia berritzen ari diren ekoizle gazteei ahotsa emateko helburuarekin.

Bigarren Gastro Gaztea saio honetan, Iker Izeta (Elkano Gaztagune), Iñaki Eceiza (Zelaitxo), Iker Sukia (Ixidro Gaztak) izango ditugu gurekin. Gaztaren mundutik abiatuta, lurraldea, artisautza, jasangarritasuna eta belaunaldi-aldaketa bezalako gaiak jorratuko ditugu, solasaldi ireki eta hurbil batean.

Saioak produktua dastatzeko tartea ere izango du, ekoizleen lanaren emaitza bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia partekatu baten bidez elkarrizketa aberasteko.

Quiero inscribirme