Itsasoaren etorkizuna: Kontserbak, itsas-ofizioak eta balio berrien sorkuntza
EU
GOe Gastronomy Open Ecosystem
Saio hau, MANTALA proiektuaren Gastro Gaztea sarearekin elkarlanean antolatua, GOe-ko herritarrentzako programazio irekiaren barruan, Euskadiko elikadura-paisaia berritzen ari diren ekoizle gazteei ahotsa emateko helburuarekin.
Itsasotik abiatuta, kontserben mundua, itsas-ofizioen bilakaera eta balio erantsi berrien sorrera aztertuko ditugu saio honetan. Jardunaldi honetan Nardin proiektua izango dugu gurekin.
Tradizioa eta berrikuntza nola uztartzen diren, jasangarritasunaren erronkak eta itsas ekonomiaren etorkizuneko aukerak izango dira solasaldiaren ardatz nagusiak. Saioak produktua dastatzeko tartea ere izango du, ekoizleen lanaren emaitza bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia partekatu baten bidez elkarrizketa aberasteko.