Elikadura on bat, hobeto bizitzeko: elikadura-gakoak zahartze osasungarri baterako, Matiaren eskutik
Hitzaldi hau gonbidapen gisa planteatzen da, hausnartzeko eta elkarrizketarako, nola lagun diezagukeen elikadurak modu osasungarriagoan zahartzen eta gure eguneroko bizitzan hobeto sentitzen.
Mireia de la Parra Otamendi, Matiako nutrizionista, lagun izango dugu elikadurari buruzko ikuspegiak, esperientziak eta gomendio errazak partekatzeko, jaten duguna zainduz gure osasuna, energia eta ongizatea ere zaintzeko.
Elkarrekin hausnartzeko topaketa bat, gure elikaduran egindako keinu txikiek nola eragin handia izan dezaketen ulertzeko: nola bizi eta nola sentitzen garen denboraren poderioz.
Mireia De la Parra Otamendi Matia Fundazioko nutrizionista da. Zahartze-prozesuak laguntzen ditu elikadura-interbentzioen bidez, praktika klinikoa ikerketarekin eta nutrizio-heziketarekin uztartuz, gorputz-konposizioa eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.