Talentua, ezagutza eta
berrikuntza batzen dituen
ekosistema

Zer da GOe?

GOe – Gastronomy Open Ecosystem-ek gastronomiatik abiatuta, talentua, ezagutza eta berrikuntza bultzatuz, etorkizun gozo bat eraikitzen du; erakunde eta enpresekin lankidetza estuan arituz, elikadura gozoa, osasungarria eta jasangarria sustatzeko.

Berrikuntza Sormena Ekintzailetza Ikerketa Jasangarritasuna Gastronomia

Zer gertatzen da GOen?

GOe-k ezagutzaren, berrikuntzaren eta talentuaren komunitate global bat eratu du, eta honako hauek barne hartzen ditu: Gastronomiako Zentro Teknologikoaren ikerketa eta berrikuntza jarduerak, berrikuntza sustatzeko eta ekintzaileei laguntzeko programak, master eta etengabeko prestakuntzarako eskaintza espezializatua, topaketa eta erreferentziazko ekitaldien antolaketa, eta herritarrak kultura gastronomikoa ikertu, berritu eta sustatzeko prozesuetan integratzea.

GOe Tech Center

GOe-ren ikerketa eta berrikuntza jarduerak GOe Tech Center, Gastronomiako Zentro Teknologikoaren bidez garatzen da, gastronomiaren sektoreko berrikuntza eta ikerketari eskainitako erreferentziazko gune batean. GOe-n gastronomiaren etorkizuna birdefinitzen duten proiektu eraldatzaileak bultzatzen ditugu, ezagutza eta sormena uztartuz eragin positiboa sortzeko. Osasuna, jasangarritasuna, digitalizazioa, zentzumen-berrikuntza eta produktu berrien garapena bezalako arlo estrategikoetan zentratzen gara, sektorean ezberdintasuna finkatzen duten teknologia berriak eta irtenbide jasangarriak integratuz.

  • GOe Testers – edozein pertsonak elikaduraren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan modu aktiboan parte hartzeko sortutako plataforma.

Ekintzailetza

Gastronomia eralda dezakeen ideia, proiektu edo startup bat baduzu, hau da zure lekua. Zure bidea laguntzen dugu: lehen baliozkotzeetatik nazioarteko hedapeneraino, bultzatzen eta partekatzen duen komunitate batekin.

  • Ekintzailetza-programa: Zure proiektu gastronomikoa, ideiatik merkatura. Mentoria espezializatuak, espazio bakarrak eta ekosistemarekiko lotura estrategikoak.
  • On the Road: Startup gastronomikoetarako nazioarteko programa: beste herrialde batzuetan berrikuntza-ekosistemekin konektatzeko esperientzia paregabea.
  • GOe komunitatea: Gure ekintzailetza-komunitatearentzat soilik diren jarduera, prestakuntza eta topaketetan parte hartzen du.
  • Coworking: Eskatu zure espazioa GOe-n eta etorkizuneko gastronomia bultzatzeko komunitatearen parte izan zaitez.

Zerbitzu aurreratuak

Berrikuntza irekia eta herritarren zientzia funtsezko zutabeak dira, baterako sorkuntza eta ezagutzaren trukea sustatzeko oinarri gisa.

Ekitaldiak eta sukaldaritza

GOe gastronomiaren sektorean berrikuntza, ekintzailetza eta zientziari eskainitako ekitaldi ugariren eszenatokia izango da, profesionalentzat zein herritarrentzat zuzendutako kongresu, tailer eta hitzaldi-eskaintza zabalarekin.

Enpresa edo partikularra bazara eta zure ekitaldia GOe-n antolatu nahi baduzu, zure eskura jartzen ditugu gure espazioak, ekipamenduak eta ekitaldi-taldearen ezagutza hori posible izan dadin. Kontaktatu gurekin eventos@bculinary.com posta elektrikoaren bitartez. Informazio gehiago nahi baduzu, gure webgunea bisitatu.

Horrez gain, GOek APAR du, bere jatetxe berria, lurraldea sentitzeko, produktuaz gozatzeko eta esperientzia gastronomiko gogoangarria bizitzeko gunea.

Aktualitatea

Jardueren agenda

Ezagutu GOeren jardueren agenda

Berriak

GOe Tech Centerrek elikagaien ikerketa eta berrikuntzako proiektuetan parte hartzea ahalbidetzen duen plataforma digital berria aurkeztu du

Irakurri berria

FooQai startupa, Bostonekoa, GOe On the Road lehiaketaren bosgarren edizioaren irabazlea

Irakurri berria

GOe-Gastronomy Open Ecosystem-ek nazioarteko erreferenteak bildu ditu gastronomia-berrikuntzaren muga berriak aztertzeko

Irakurri berria

Emakumeen ikusgarritasuna eta gazteen ahotsa ardatz duen lankidetza hitzarmena sinatu berri dute MANTALAk eta BERRIAk

Irakurri berria

GOe-Gastronomy Open Ecosystemeko “Innovation Bites” topaketaren lehen saioak elikagaien txikizkako merkataritzaren etorkizuna erdigunean jarri du

Irakurri berria

Quimya, kokoz eta almendraz egindako landare-jogurt hartzituak ekoizten dituen Buenos Airesko startupa, GOe On The Road-en Buenos Airesko saioaren irabazlea

Irakurri berria
Ezagutu GOen gertatzen ari dena

Global Network

GOe Global Network sare global bat da, elikagaien sektorearen etorkizuna berrikuntzaren eta lankidetzaren bidez eraldatzera bideratua. Mundu osoko sukaldari, ekintzaile, zientzialari eta berritzaileak biltzen dituen ekosistema da, gastronomian eta elikagaien teknologian aitzindari diren soluzioak elkarrekin sortzeko, berritzeko eta garatzeko. GIC Tokyo nazioarteko bazkideen sare global honetako lehen hub-a da.

GIC Tokyo ekimenaren helburua da gastronomiaren sektorean berrikuntza eta lankidetza sustatzea, diziplina anitzeko talentua erakarri eta garatzea bilatuz. Horretarako, hainbat alorretako pertsonak —ekintzaileak, sukaldariak, zientzialariak eta berritzaileak— prestatzeko hezkuntza-programak eskaintzen ditu, gastronomiaren eta elikagai-teknologiaren bidean aitzindari izan daitezen. Gainera, haren helburu nagusietako bat da enpresen arteko sinergiak sustatzea, balio bakarreko proposamenak batera sortzera bideratzen duten aliantzen bidez.

Eraikina

BIG (Bjarke Ingels Group) munduko arkitektura-estudio handietako batek diseinatutako proiektu berritzailea da. Bere ikuspegi jasangarritik, hiriaren eta gastronomiaren arteko topagune eta elkarrizketa-gune berriak sortzen ditu, GOe hiriarentzat ikono berri bilakatuz.

 

Proiektua Gros auzoan, Donostiako erdigunean, kokatzen da eta gastronomia arloko zientzia eta berrikuntzarako nazioarteko epizentro bihurtuko da. Ikerketa, prestakuntza eta ekintzailetzako jarduerak jasoko ditu, eta, aldi berean, herritarrentzako espazio berriak sortuz, topagune berriak eskainiko ditu.

Aliantzak

GOe – Gastronomy Open Ecosystem-en, berrikuntza gastronomikoaren nazioarteko epizentroa izateko sortutako proiektu aitzindari eta eraldatzaile honekin bat egingo duten enpresak izan nahi ditugu. Aukera paregabea da sinergiak sortzeko, ekimenak bultzatzeko eta proiektuak garatzeko funtsezko arloetan, hala nola jasangarritasunean, osasunean, digitalizazioan, zentzumen-berrikuntzan eta ekintzailetzan, 360º ikuspegi batetik.

Horregatik, GOeko kide izatera gonbidatzen zaitugu, enpresekiko eta erakunde publikoekiko aliantza estrategiko baten bidez, gastronomian eta beste sektore batzuetan aurrerapena eta berrikuntza bultzatzen dituen sare bat sortzen lagunduko diguna.

Sustatzaile instituzionalak

Strategic Partner

Kolaboratzaileak