AlgaleX, GOe On The Road-en bosgarren edizioaren lehen geldialdiko irabazlea izendatua

AlgaleX startup-a, hondakinak murrizteko eta proteina ekologikoaren iturri bat eskaintzeko helburua duenak, eta elikagaien hondakinak osagai jasangarri bihurtzen dituena –landare-proteinak barne– izan da GOe On The Road, nazioarteko foodtech ekintzailetza-lehiaketa ekimenaren bosgarren edizioaren lehenengo geldialdiaren irabazle hautatua. GOe – Gastronomy Open Ecosystem proiektua Basque Culinary Center-ek lideratzen du, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landagarapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia-San Sebastian-eko Udalarekin elkarlanean eta haien babesarekin partekatutako estrategia baten baitan.

Startup irabazlearen iragarpena GIC Tokyon antolatutako jardunaldi batean egin da, GOe-Gastronomy Open Ecosystem nazioarteko bazkideen sare globalaren lehen hub-a. Saioa Asier Alea, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariak, eta Rocky Sawada Tokyo Tatemonoko senior managerrak inauguratu dute. “Beste urte batez, berrikuntzan erreferente diren beste ekosistema batzuekin konektatzen, esploratzen eta harremanak sortzen jarraitzen dugu. On The Road programa ezin hobea da proiektu disruptiboak deskubritzeko, sektoreko eragileekin koneketatzeko eta gure sarean proposamen berritzaileak ezagutzeko, hazten eta garatzen lagundu ahal izateko”, adierazi du Aleak.

Daichi Takadak, AlgaleXko CEOak, eta GOe On The Road lehiaketako finalistetako bat bihurtzen den lehen geldialdi honetako startup irabazleak, esker ona adierazi du.

Parte-hartzaileek Japoniako eta munduko foodtech ekosistemen azken joerak aztertu dituen programa bizi izan dute. Saioaren hasieran, Rocky Sawadak ongietorria eman dio GIC Tokyori, eta gastronomia berritzaileko startupak bultzatzeko nazioarteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du.

Raquel Martinek, GOe-Gastronomy Open Ecosystemeko Garapen Estrategikoko arduradunak, GOe-ren jarduera eta garrantzia partekatu du, “Connecting the dots” izenburupean. Ekosistema globalak berrikuntza sustatzeko hainbat sektoreetako eragileak nola lotzen dituen azaldu du, eta GOe-tik, Donostiatik, elkarrizketa nola gidatzen ari garen azaldu du.

Erich Eichstetterrek, GOe Tech Center –Basque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologikoko– produktu-garatzaileak, “AI trends in gastronomy” hitzaldia eman du, adimen artifizialak gastronomian eskaintzen dituen aukerak jorratuz, laboreen optimizaziotik hasi eta produktu eta errezeten berrikuntzaraino.

Jardunaldiaren ondoren, “Japanese Ecosystem Players” mahai-ingurua ospatu da, Akiko Okadak (Unlocx) eta Barry O’Neilek (Value Create Ventures) aurkeztua. Mahai-ingurua Rocky Sawadak moderatu du, eta Japoniako ekosistemaren proiektu berritzaileak aurkeztu dira.

Japoniaren eta foodtech-en ekosistema globalaren arteko elkarrizketa ere egin da, Asier Alea Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariaren, Furqan Meerza GOe Tech Center-eko chef ikertzailearen, Unlocx-eko Akiko Okadaren eta Innovative Kitchen-eko Noda-san-en parte-hartzearekin. Nazioarteko lankidetzarako aukerak eta ikuspegiak partekatu dituzte.

Ekitaldian sektoreko profil ezberdinak bildu dira, ekintzaileak, inbertitzaileak eta agritech sektoreko adituak. Abenduaren 9an antolatutako Tokioko geldialdi honetan parte hartu duten startupek ––Deats, Wada Foodtech, dishwill, NeuraIX eta AlgaleX– beren proiektuak aurkeztu dituzte adituen epaimahai baten aurrean. Hauek dira epaimahaikideak: Asier Alea, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendaria; Raquel Martín, GOE-Gastronomy Open Ecosystem enpresako garapen estrategikoko arduraduna; Erich Eichstetter, GOe Tech Centerreko  produktu-garatzailea, eta Rocky Sawada, Tokyo Tatemonoko senior managerra.

.

Ondoren, Alessandra Massak, Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzietan doktoregaiak, “The opportunities of Mycelium” aurkeztu du, hartziduraren potentziala erakutsiz, eta bereziki onddoena, elikadura jasangarrian.

“Collaborate to innovate” hitzaldiak, Kagome eta David Andrew – NoMy-ren eskutik, eta Kensei Okadak Japoniako Cell-ag ekosistemaren eraikuntzari buruz emandako hitzaldiak osatu dute jardunaldia, irabazlearen iragarpenaren aurretik.

On The Road-eko hurrengo geldialdiak

Hurrengo txapelketak otsailaren 4an izango dira Londresen, martxoaren 12an Bostonen, 2026ko apirilean Buenos Airesen, eta 2026ko maiatzaren amaieran finala Donostian.

Edizio honetako startup irabazleak ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzeko aukera izango du 20 orduz GOeTech Center zentro teknologiko gastronomikoan, eta 3 hilabeteko egonaldi batez gozatu ahal izango du GOe – Gastronomy Open Ecosystem coworking-ean.

Tokioko startup parte hartzaileak

Belaunaldi berriko elikadura enpresa da Deats, tradizioa eta teknologia uztartzen dituena, soja (okara) eta konjac-a erabiliz osagai berritzaile gisa.

Wada Foodtech-ek 65 °C-ko berotasun-kate bat mantentzen du, elikagai seguru eta kalitatea bermatzeko, eta “hartuta prest” esperientzia oso automatizatu eta kontakturik gabe eskaintzen du, apenas 9 segundoan, aldi berean elikagaien zerbitzuaren kostuak optimizatuz.

dishwill – Klima-aldaketak laboreen errendimenduan eragina izan lezake etorkizunean. Elikagaien hornikuntza egonkorra bermatzeko, ur gutxi behar duen barnealdeetako nekazaritza eta pestizidak erabiltzen ditugu, mundu mailako landare-elikagai gozagarriak eskainiz.

NeuraIX-k bizitza eta ingurunea simulatzen ditu adimen artifizialerako entrenamendu-dataset-ak sortzeko.

AlgaleX elikagai-hondakinak osagai jasangarri bihurtzen ditu, landare-proteinak barne, hondakin gutxiago sortuz eta proteina-iturri ekologikoa eskainiz.

Aurreko edizioetako startup irabazleak

Laugarren edizioan, Effium, ingeniaritza aeroespazialean inspiratutako errendimendu handiko zartaginen diseinuan espezializatua, irabazle suertatu zen.

Joan den urtean, Oissy, Tokioko foodtech startup-a, adimen artifizialaren teknologian zentratzen dena, Leo bere zapore sentsorea erabiliz, gustuaren zentzua erreproduzitzen duena, elikagaien zaporeen analisiak, datu analitikoetan oinarritutako aholkularitza eta gustuari buruzko ikerketa bateratuak burutzeko, hirugarren edizioaren irabazlea izan zen. Finalean Alcheme Bio (New York), Økoskabet (Copenhage), WNWN Food (Londres) eta Biotango (Buenos Aires) izan ziren lehian.

Lehiaketaren bigarren edizioan, Reborn Farms, New Yorkeko startup bat, arraza- edo klima-ekitateagatik desabantaila ekonomikoak izan dituzten elikadura-sistema hiperlokalak eraikitzera bideratua, izan zen irabazlea.
Dryk startup daniarrak irabazi zuen On The Road leihaketaren lehenengo edizioa, osasunarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoagatik, eta landare-proteinatik abiatuta edari esnedun eta begano nutritiboak garatzen egiten duen lanagatik.