Coworking bazkidetza GOe-n

Zergatik izan GOe-ren parte

Parte izatea eta erreputazioa

Basque Culinary Centerrek bultzatutako nazioarteko erreferentziazko berrikuntza gastronomikoko hub batean sartzea esan nahi du GOe-ren parte izateakk. Lotura horrek sinesgarritasuna, konfiantza eta aukera berriak ematen dizkizu bere kalitateagatik eta lankidetzagatik ezaguna den ingurune batean.

Loturak eta aukerak

Asmoa, berrikuntza eta lankidetza partekatzen duten pertsonen sare sendatu baten parte zara. Topaketa bakoitza benetako aukera bihur daiteke.

Azelerazio naturala

Programa formal batean ez bazaude ere, inguruak bultzatzen zaitu. Beste eragile eta ekintzaile batzuen feedbacka jasotzen duzu, beste proiektu batzuetatik ikasten duzu eta eguneroko eta asteko komunitate jardueren parte diren mentore, aditu eta inbertitzaileen sarearekin bizi zara.

Ikusgarritasuna

GOe-k ekintzaileei ematen die hitza: Zure proiektua aurkeztu ahal izango duzu ekosistemari irekitako hileroko ekintzailetza jardunaldietan, komunikazio esklusiboetan agertu eta ekosistemaren jarduera publikoetan parte hartu.

Coworking bazkidetza

GOe espazio berezia da, bulego eta coworking espazioak, prototipoak egiteko sukaldeak, laborategiak, erabilera anitzeko espazioak eta ekitaldi eremuak konbinatzen dituena.

  • Sarbidea eta lekua: 08:00 – 20:00 (Astelehenetik Ostiraalera) / 24h · Mahai finkoa · Telefono-kabina · Abiadura handiko interneta · Inprimagailua · Armairua · Postontzia.
  • Azpiegitura: Prototipatzeko sukaldeak, lantegi gelak eta laborategiak.
  • Komunitatea:
    • GOe programaziorako lehentasunezko sarbidea.
    • Komunitatearentzako jarduera esklusiboak.
    • Ikusgarritasuna ekintzailetza jardunaldietan.
  • Abantailak: Deskontuak ikastaro klubetan, aretoetan, I+G proiektuetan, ekitaldi eta ostatua The Social Huben.

* Kide gehigarrien aukera eguneko pasearekin .

Idatz iezaguzu: goe@bculinary.com