EROSKI-K GOe-RA ZABALDU DU BASQUE CULINARY CENTERREKIN DUEN KONPROMISOA, ETA BERRIKUNTZA GASTRONOMIKOAREN ALDE EGINDAKO APUSTUA INDARTU DU
EROSKIk eta Basque Culinary Centerrek eguneratu egin dute elikagaien sektorea berritzeko eta bultzatzeko lankidetza hitzarmena, eta haren irismena zabaldu dute GOe – Gastronomy Open Ecosystemera: nazioarteko hub bat da, Basque Culinary Centerrek sortua, berrikuntza, formakuntza, ekintzailetza eta ikerketa gastronomikoa bultzatzeko.
Bi erakundeek lankidetza bat daukate 2011tik, xede jakin batekin: elikadura eta gastronomia ulertzeko modua eraldatzen laguntzen duten proiektu berritzaileak sustatzea. Hitzarmena eguneratuta, sendotu egingo da aliantza estrategiko hau, eta elkarlanerako garapen espazio berri gisa txertatuko da GOe – Gastronomy Open Ecosystem ekosistema. Zabalpen horrekin, areagotu egingo da bi erakundeek elkarrekin duten konpromisoa, eta elikaduraren eta gastronomiaren ekosistema garatuko dute, noiz eta sektorea eraldatzen eta iraunkortasunarekin, osasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako erronkak handitzen ari diren honetan.
Hitzarmena GOe – Gastronomy Open Ecosystemen sinatu dute, eta bertan izan dira EROSKIren Harreman Instituzionaletako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria, Asun Bastida, eta Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Joxe Mari Aizega.
Bastidak nabarmendu duenez, “EROSKIn, beti gaude kontsumitzaileen formakuntzarekin konprometituta, zehazki ohitura eta elikadura osasungarrien garrantzia erakustearekin, bai eta tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen garapenarenarekin konprometituta ere. Basque Culinary Centerrek, berrikuntza gastronomikoan erreferente izanik, eta GOe-k aukera ematen digute elikadura eredu osasungarriago eta iraunkorragoa bultzatzen jarraitzeko eta gizartearen egiazko beharrekin konektatzeko“.
Aizegak, berriz, honela esan du: “EROSKI GOe-n izateak aukera ematen digu gure asmo handinahitsuan aurrerapausoak emateko eta elikadura sistema eraldatzen laguntzeko. Bi erakundeek ikuspegia partekatzen dugu: elikadura goxoa, osasuntsua eta iraunkorra bultzatzea, aintzat harturik kontsumitzaileen zein sektorearen egiazko beharrak, eta GOe da hori posible egiteko espazio egokia”.
Lankidetza ibilbidea
Urteotan, EROSKI eta Basque Culinary Center elkarrekin jardun dira elikaduraren eta gastronomiaren berrikuntzari, formakuntzari eta zabalkuntzari lotutako proiektuetan.
Bi erakundeak batera aritu dira I+G+b ekimenetan, balio erantsia duten produktuak garatzen; esaterako, EROSKI Seleqtia gama. Aliantzak berdin bultzatu ditu bizitzeko ohitura osasungarrien gainean sentsibilizatzeko programak ere; besteak beste: Ikasgelako chefa gazteentzat, eta formakuntza eta zabalkuntza proiektuak, berriz, kontsumitzaileentzat oro har; orobat, tailerrak eta esperientzia gastronomikoak eta “EROSKI-BCC Onenak” aitortzak, zeina sei urtez egin izan den ekintzailetza eta talentu berriak ezagutarazteko iraunkortasunaren, tokiko produktuaren, berrikuntzaren eta osasunaren arloan.
Hitzarmena berrituta eta zabalduta, sendotu egin da luzera begirako harreman estrategikoa eta aukera berriak zabaltzen ditu ezagutza, enpresa eta gizartea konektatzen duten proiektuetan sakontzeko.