FooQai startupa, Bostonekoa, GOe On the Road lehiaketaren bosgarren edizioaren irabazlea

Boston(e)ko FooQai startupa,  jatetxeetarako teknologia garatzen duen AA erabilita, eta, haren PlateScan plataformaren bitartez, platereratze zentzuzkoagoak egiten, anoak kontrolatzen eta elikagaien kostua kudeatzen laguntzen zaie sukaldeei, denbora errealean aztertzen baititu platerak eta informazio praktikoa eskaintzen baitu elikagai gutxiago alferrik galtzeko eta kalitatea hobetzeko, aukeratu dute GOe On The Road lehiaketaren bosgarren edizioko irabazle. GOe-Gastronomy Open Ecosystem ekimenak sustatutako nazioarteko foodtech ekintzailetza-lehiaketa bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Hazi Fundazioaren babesa du.

Startup irabazlearen izena GOe Next: Food Venture Summit topaketaren barruan jakinarazi da. GOe Next: Food Venture Summit gastronomiaren eta elikaduraren arloko ekintzailetzari buruzko lehen topaketa da, GOe-Gastronomy Open Ecosystemek antolatua, eta haren helburua da etorkizuneko elikadura ulertzea, konektatzea eta komunitatean lantzea. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Hazi Fundazioaren babesari esker egin ahal izan da. Mahou San Miguelek babestu du jardunaldia. 

Richard Spadak, FooQai-eko Chief Customer Officer-ak, eta GOe On The Road-en bostgarren edizioko irabazlea, elikaduraren sektorean sortzen ari diren proiektuei ikusgarritasuna ematearen garrantzia azpimarratu du.

GOe On The Road Tokion, Londresen, Bostonen eta Buenos Airesen izan da besteak beste, eta gaur amaitu da Donostian, edukien jardunaldi batekin eta GOe-Gastronomy Open Ecosystemen nazioarteko finalarekin.

Startupak eta gastronomiaren arloko ekintzailetza, GOe Next ekitaldiaren ardatz

GOe Next ekitaldiari hasiera eman diote Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak; Iker Iglesiasek, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politikako eta Industrietako zuzendariak; eta Irati Lekuek, GOe-Gastronomy Open Ecosystemeko ekintzailetzako arduradunak.

Jardunaldian, honako gai hauek jorratu dira, besteak beste: gastronomiari aplikatutako teknologia, elikagaien berrikuntza, hartzidura, adimen artifiziala, nekazaritzako elikagaien eraldaketa eta foodtech ekintzailetza.

«Kitchen Reality» blokean, Erich Eichstetterrek, Basque Culinary Centerren GOe Tech Center gastronomiako zentro teknologikoaren arduradunak eta Hostelero Profesionaleko Miguel Pueyok, «Technology that actually works in real kitchens» hitzaldia eskaini dute, eta zera nabarmendu dute: adimen artifiziala gaur egungo jatetxeen kudeaketa operatiboa nola eraldatzen ari den. Saioan, digitalizazio hutsetik harago doan bilakaera izan dute hizpide: erabakiak optimizatzeko, eskaria aurreikusteko, lan-fluxuak koordinatzeko eta ostalaritzako benetako inguruneetan eraginkortasuna hobetzeko gai diren sistema operatibo adimendunak, hain zuzen ere.

Ildo beretik, GOe-ren Future Gastronomy Startup Forumeko startup irabazle Tipiko CEO Samuel Carrillok “La voz de la cocina” hitzaldia eskaini du. Hitzaldian, teknologiak ostalaritzako eguneroko lanean modu naturalean nola integra daitekeen azaldu du. Tipi adimen artifizialean oinarritutako ahots-laguntzaile bat da, sukaldeko taldeei eskaerak, errezetak, kostuak eta hornitzaileekiko harremanak modu errazean eta denbora errealean kudeatzen laguntzeko diseinatua, pantailarik edo administrazio-prozesu konplexurik erabili beharrik gabe. Carrilloren esanetan, “teknologia zu zauden tokira doa: eskuak lanpetuta dituzun bitartean, hitz egiten duzun lekura”. Ikuspegi horretatik, Tipiren proposamenaren helburua da sukaldeko administrazio-karga murriztea, eta sukaldariei zein sektoreko profesionalei funtsezkoenean arreta jartzeko aukera emango dien tresna eskaintzea: kontrol handiagoz, eraginkortasun handiagoz eta lasaitasun handiagoz sukaldatzea. Horrela, ostalaritza-sektoreak eguneroko kudeaketan laguntza handiagoa izateko duen premia agerikoari erantzun nahi dio.

Aldi berean, gainerako parte-hartzaileek “Berrikuntza jatorritik” saioan parte hartu dute. Bertan, Swanlaab Innvierte Agrifood-tech Fundeko Nora Alonsok nekazaritza eta elikadura sistemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta partekatu du. Bere hitzaldian, nekazaritza eta elikadura sektoreak ikuspegi ekonomikotik, sozialetik eta kulturaletik duen garrantzia nabarmendu da, baita berrikuntzak, ikerketak eta ezagutzaren transferentziak haren eraldaketa bultzatzeko duten funtsezko eginkizuna ere. Halaber, startupetan eta sortzen ari diren proiektuetan egindako inbertsioaren garrantzia azpimarratu da, nekazaritza eta elikadura katearen egungo erronkei erantzuteko irtenbide berriak bizkortzeko motor gisa.

“Datutik landara: abeltzaintzan aplikatutako berrikuntza” izeneko solasaldian, Neikerreko Iker Bilbaok eta Behialdeko Gorka Berriok artzaintzan eta abeltzaintza-kudeaketan aplikatutako digitalizazioaz jardun dute. Elkarrizketan azaldu dutenez, teknologiari esker artaldearen ohiko jarraipena ingurune digitalera eraman daiteke, eta, hala, animalien kontrola eta monitorizazioa denbora errealean egitea ahalbidetzen da. Sentsoreen eta tresna digitalen bidez, abereen jarduera, osasuna eta portaera bezalako alderdiak azter daitezke; horri esker, artzaintzaren kudeaketa hobetu eta artzaintza-ziurtagiriak eskuratzea errazten da.

Ondoren, “Beyond the idea” eduki-blokeari hasiera eman zaio. Bertan, GOe Tech Centerreko Jose Peláezek “How design sprints accelerate food innovation” hitzaldia eskaini du, design sprint metodologiek elikagaien industriako berrikuntza-prozesuak bizkortzeko duten ahalmena ardatz hartuta. Saioan, Peláezek azaldu du erabiltzailea erdigunean jartzen duten metodologien, diziplina anitzeko lankidetzaren eta esperimentazio azkarraren arteko uztarketak enpresei eta startupei aukera ematen diela ideiak egun gutxitan baliozkotutako irtenbide bihurtzeko. Adibide praktikoen bidez erakutsi du ikuspegi horrek produktu eta zerbitzu berrien garapena arintzen laguntzen duela, ziurgabetasuna murrizten duela eta berrikuntza-inguruneetan erabakiak hartzea errazten duela.

Ondoren, Néboda Farms enpresako Iván Garcíak “Nola bihurtu berrikuntza abantaila lehiakor” hitzaldia eskaini du, eta elikagaien sektorean berrikuntzak duen eginkizunari buruz enpresaren ikuspegia partekatu du. Néboda Farms enpresa barruko inguruneetako nekazaritza bertikalean espezializatuta dago, eta dentsitate handiko eta kostu txikiko laborantza-sistemetan oinarritzen da, ikuspegi zientifikoa eta automatizazio industriala uztartuz. Saioan, lean manufacturing filosofia balioetsi da ekoizpen-prozesuak eta kalitatea hobetzeko palanka gisa, eta azpimarratu da berrikuntza ez dela soilik produktuan gauzatzen, baizik eta, bereziki, prozesuan. Ildo horretan, nabarmendu da ekoizpen-sistemen optimizazioak eta birdiseinuak benetako abantaila lehiakorra sor dezaketela, merkatuan balio bereizgarria eskainiz.

Aldi berean, parte-hartzaileek “Azpiproduktutik berrikuntzara” hitzaldia jarraitu dute. Saioa Mahou San Migueleko I+G+b eta Kalitate Teknikari Rubén Gonzálezek eta Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendari Asier Aleak eskaini dute, eta elikagaien industrian azpiproduktuak balioesteko aukera ematen duten berrikuntza-prozesuak izan dituzte hizpide.

Aurkeztutako adibideetako bat garagardo-bagazoarekin egindako lana izan da. Tradizionalki animalien elikadurarako erabiltzen den azpiproduktu hori balio erantsiko osagai eta produktu berrietan bihurtzeko prozesua azaldu dute. I+G+b prozesu baten bidez, material hori giza kontsumorako homologatutako eta industrializatzeko moduko irin bihur daitekeela azaldu dute, berrikuntzaren “elikadura-piramidean” maila berri batean kokatuz.

Kasu horrek agerian uzten du paradigma-aldaketa horrek dakarren konplexutasun zientifikoa, teknologikoa eta arautzailea, bai eta elikagaien industrian zirkulartasun handiago baterantz eta baliabideen aprobetxamendu eraginkorrago baterantz aurrera egiteko eskaintzen duen aukera ere.

“Fermentazioan aukera berriak” saioan, 115 Pizzak enpresako CEO Valerie Mazak azaldu du nola Astigarragako pizza-denda bat benetako “berrikuntza-garaje” bihurtu den, negozioaren beraren behar operatiboetatik abiatuta soluzio teknologikoak garatuz. Ikuspegi horretatik, azaldu du espazioa esperimentazio-ingurune bihurtu dela berrikuntzak bultzatzeko, hala nola etxez etxeko banaketarako ekosistema integratu bat sortzea ahalbidetu duen SaaS plataforma bat. Horren bidez, kanpoko plataformekiko konexioan zeuden mugak konpondu dira. Aldi berean, hartziduraren arloan egindako lana nabarmendu du, sagarran eta legamietan oinarritutako masa ama eta starter berriak aztertuz, produktuaren berrikuntzarekin lotutako garapen-ildo gisa.

Bestalde, MOA Foodtech enpresako Lorena Zudairek —GOe On The Road ekimenaren lehen edizioko Madrilgo geldialdiko irabazlea eta startup finalista— “Hartzidura, IA eta elikaduraren etorkizuna” hitzaldia eskaini du, eta enpresaren bilakaera zein proposamen teknologikoa partekatu ditu. MOA Foodtech enpresak elikagaien industriarako belaunaldi berriko osagai funtzionalak garatzen ditu, biorreaktoreetan oinarritutako hartzidura-prozesuen bidez eta adimen artifizialaren laguntzaz. Enpresak 200 azpiproduktutik gora landu ditu dagoeneko, eta mikroorganismoen berezko liburutegi zabala eraiki du, garapen-prozesuak optimizatu eta eskalatzeko aukera ematen diona. Testuinguru horretan, Albatros izeneko IA plataforma nabarmendu du, ikerketa-, diseinu- eta baliozkotze-prozesuak bizkortzeko funtsezko tresna gisa, eta horri esker, startup izatetik elikaduraren arloko erreferentziazko enpresa teknologiko izatera egin duen bilakaera sendotu du.

GOe On The Road lehiaketaren finala

Startup finalistek —AlgaleX, Fermtech, FooQai eta Quimya— beren balio-proposamena aurkeztu dute honako epaimahaikide hauen aurrean: Asier Alea, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendaria; Begoña Rodríguez, GOe Tech Centerreko zuzendaria; eta Iker Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politikako eta Industriako zuzendaria.

Azkenik, Begoña Rodríguez GOe Tech Centerreko zuzendariak eta Irati Lekue GOe-Gastronomy Open Ecosystemeko ekintzailetza-arduradunak startup irabazlearen izena iragarri dute.

Sari horrekin, FooQai startupak ikerketa- eta berrikuntza-proiektu bat garatu ahal izango du GOe Tech Centerren, eta, horrez gain, Basque Culinary Center ekosistemaren nazioarteko networkerako sarbidea izango du.

GOe On The Road lehiaketaren finalean parte hartu duten startupak

AlgaleX, Tokioko saioaren startup irabazlea, elikagaien hondakinak osagai jasangarri bihurtzen espezializatuta dago (landare-proteinak barne), elikagai gutxiago alferrik galtzeko eta proteina ekologikoko iturri bat eskaintzeko.

Fermtechek, Londresko saioaren startup irabazleak, garagardoa egiteko azpiproduktuak osagai proteiko jasangarri bihurtzen ditu hartzidura fungikoaren bitartez.

FooQaik, berriz, Bostongo saioaren startup irabazleak, jatetxeetarako teknologia garatzen du AA erabilita, eta, haren PlateScan plataformaren bitartez, platereratze zentzuzkoagoak egiten, anoak kontrolatzen eta elikagaien kostua kudeatzen laguntzen zaie sukaldeei, denbora errealean aztertzen baititu platerak eta informazio praktikoa eskaintzen baitu elikagai gutxiago alferrik galtzeko eta kalitatea hobetzeko.

Quimyak, Buenos Airesko saioko startup irabazleak, kokoz eta almendraz egindako % 100 landare-jatorriko jogurt hartzituak egiten ditu. Produktu horiek plant based alternatibak bilatzen dituzten kontsumitzaileen beharrei erantzuten diete, benetan osasungarriak eta naturalak diren aukerak eskainiz. Horretarako, formulazio garbia, nutritiboa eta funtzionala proposatzen dute, hartzidura-prozesu berritzaileen bidez.

Aurreko edizioetako startup irabazleak

Effium izan zen laugarren edizioaren irabazlea. Startup hori errendimendu handiko zartaginak diseinatzen espezializatua da, ingeniaritza aeroespazialean inspiratuta.

Hirugarren edizioaren irabazlea Tokioko foodtechstartup bat izan zen: Oissy, adimen artifiziala baliatzen duen teknologian zentratua. Giza dastamena erreproduzitzen duen Leo zapore-sentsoreari esker lortu zuen garaipena: elikagaien zaporeen analisiak, datu analitikoetan oinarritutako aholkularitza eta dastamenari buruzko ikerketa bateratuak egiten ditu. 

Lehiaketaren bigarren edizioan, New Yorkeko Reborn Farms startupa izan zen garaile: elikadura-sistema hiperlokalak eraikitzen jarduten du, kontuan izanik inguru horretan izaniko desabantaila ekonomikoak (arrazak edo klima-ekitateak eraginak).
Danimarkako Dryk startupak irabazi zuen Culinary Action! On The Road ekimenaren lehen edizioa, osasunarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik eta landare-proteinatik abiatuta esne-edariak eta edari begano nutritiboak garatzen egindako lanagatik.