GOek ekintzailetzaren aldeko apustua abiatu du
- GOe – Gastronomy Open Ecosystem ekintzailetza elikadura-sistema eraldatzeko gako gisa hartzen du, eta Culinary Action! programaren esperientziatik abiatuta, berrikuntzan eta ezagutzan oinarritutako eredu integral baterantz eboluzionatu du.
- Inkubazio-, azelerazio- eta nazioarteko konexio-programak jarriko dira martxan, eta, horien artean, On The Road startup nazioarteko lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da, hiri bakoitzeko tokiko enpresekin elkarlanean.
- GOek 2025eko urrian zabalduko ditu ateak, ekintzailetza-ekosistemari bultzada emateko eta etorkizuneko elikadura eraikitzeko proiektu eraldatzaileak balioan jarriko dituen komunitate bat aktibatzeko.
Donostian, 2025eko uztailaren 9a
GOe – Gastronomy Open Ecosystem, Basque Culinary Centerrek sustatutako gastronomiaren inguruko zientzia, berrikuntza eta ekintzailetzako nazioarteko zentro berriak, bere jarduera-ardatz nagusietako bati ekingo dio: foodtech ekintzailetzari babesa ematea. Ekimen honek GOe erreferentziazko nodo bihurtzen du berrikuntzaren, ezagutzaren eta lankidetzaren bidez elikadura-sistema eraldatu nahi duten startupentzat.
GOeren ekintzailetza-ekosistema azken hamarkadan Culinary Action! markapean garatutako lanaren bilakaera naturala da. Orain, GOek bere konpromisoa indartu du proiektu eraldatzaileei bultzada emateko, inkubazioa, azelerazioa eta startup berrien sorrera biltzen dituen eredu integral baten alde eginez. Bere metodologia propioaren eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren —Hazi Fundazioaren bidez— bezelako bazkide estrategikoen babesari esker, GOek ekintzaileei eskaintzen die mentoretza nazionala eta nazioartekoa, azpiegitura paregabeak, konexio globalak eta laguntza finantzarioa.
Startupentzat sektorea eraldatzeko ingurune bakarra
GOen egoitza izango duten startup-ek coworking espazioaz, egoitza-eremuz eta hainbat programaz gozatu ahal izango dute, hala nola GOe Inkubagailuaz. 2025ean, gutxienez lau startup hartuko dira egoitzan, eta horiek prototipoak garatzeko sukaldeetara, laborategietara, mentoretza espezializatua jasotzera eta dirulaguntzetara sarbidea izango dute. Aldi berean, In-residence Azeleragailuak beste lau early-stage startup lagunduko ditu urtero, hazi-kapitala, benetako testak, egoitzak eta GOe Tech Center teknologia-gastronomia zentroaren bidez egokitutako azelerazio-planak eskainiz.
Ekimen garrantzitsuen artean, On The Road programa nabarmentzen da. Aurten bere bosgarren edizioa ospatuko du, New York, Boston, Kopenhagen, Tokyo, Londres edo Buenos Aires bezalako hiriak igaro ondoren. Lehiaketa honek erreferentziazko plataforma bihurtu da nazioarteko foodtech startup disruptiboak identifikatzeko, berrikuntza-ekosistemekin konektatzeko eta ekintzaile-talentua GOeren ingurura erakartzeko.
Orain arte, On The Road-ek 18 ekitaldi baino gehiago egin ditu nazioartean, 150 hizlari baino gehiago izan ditu eta 100 startup potentzial identifikatu ditu; horietako askok Basque Culinary Center-en programetan parte hartu dute.
2026tik aurrera, GOeren ekosistemak hazkundea izango du, oinarri zientifiko eta teknologikoa duten startup berriak sortzeko Venture Builder-ra eta gastronomia- eta jatetxe-esperientzietako kontzeptu berriak sustatzeko Gastronomia-Inkubagailura zabalduz.
Nazioarteko eta dinamikoa den komunitate bat
GOe ez da espazio hutsa, baizik eta munduko elikadura eta gastronomia etorkizuna imajinatu eta eraikitzeko topagune eta komunitate aktiboa. Ekintzaileak, ikertzaileak, chef-ak, inbertitzaileak, enpresak eta sektoreko beste eragile batzuk elkarlanean aritzen dira etorkizuneko elikadura jasangarriago, osasungarriago, zaporetsuago eta globalago bat eraikitzeko.
Ekintzailetza GOen etorkizuneko gastronomiaren motorra da.
GOe–Gastronomy Open Ecosystem-i buruz
GOe – Gastronomy Open Ecosystem proiektuaren helburua da gastronomiatik ekarpena egitea etorkizun gozo eta iraunkor baten eraikuntzan, talentua, ezagutza eta berrikuntza ardatz hartuta. Proiektuak hurbileko lankidetza sustatzen du erakunde eta enpresekin, elikadura gozoa, osasungarria eta jasangarria sustatzeko.
GOe – Gastronomy Open Ecosystem proiektua Basque Culinary Center-ek lideratzen du, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landagarapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostia-San Sebastian-eko Udalarekin elkarlanean eta haien babesarekin partekatutako estrategia baten baitan.
GOe – Gastronomy Open Ecosystem-i buruzko informazio gehiago, esteka honetan: https://goe.bculinary.com/