BASA-JAN
Basoko elikagaiei buruzko ikerketa bidaia bat da ezagutza lortzeko eta inguratzen gaituen ingurunea ezagutzeko.
BCCInnovation, BCulinaryLAB ekimenaren bidez, basa landare jangarriak katalogatzen eta dokumentatzen ari da 2017az geroztik. Lan-ildo horretan, botanikariek, elikagaien teknologoek eta sukaldariek bat egiten dute, basoko landareen aberastasunaz eta balio gastronomikoaz hitz egiteko hizkuntza bakarra ezartzeko.
Basa-Jan proiektuak basoko landare jangarrien erabilerari balio handiagoa emateko estrategia berritzaileak aztertzen ditu, haien propietate teknologikoak oinarri hartuta, eta landare horien potentzial gastronomikoa ebaluatzen du.
Landareen zati espezifikoetan kokatutako konposatu bioaktiboak helburu teknologiko batekin erabil daitezke elikagaiak elaboratzeko, haien itxura, testura, mikroorganismoekiko erresistentzia, nutrizio-propietateak eta abar hobetzeko.
Ezagutza horri esker, irtenbide berritzaileak eta iraunkorrak eskaintzen dira sukaldaritzan.
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatzen du.