BIZI DRINKS
BIZI-DRINKS proiektuaren helburua da osasunaren eta elikadura jasangarriaren inguruko joera berriekin bat datozen edari hartzitu funtzionalak ikertzea eta garatzea.
Proiektu hau hainbat ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da, hala nola elikadura-sistemaren iraunkortasuna eta osasuna. Ekimen berritzailea da, eta proiektu pilotu gisa jardungo du, balio gastronomiko handiko eta funtzio potentziala duten edarien sorta bat sortuz.
Proiektuak edari-mota desberdinen diseinua jasotzen du: landare-jatorriko esnearen ordezko edari hartzituak, fruta eta barazkiak oinarri dituzten probiotiko potentzialak, postbiotiko-edariak, eta balio-katean sortutako azpiproduktuetatik eratorritako produktuak, ekonomia zirkularra sustatuz eta elikagai-hondakinak murriztuz.
Proiektuaren garapenean zehar, ekoizpen- eta hartzidura-prozesuak garatu eta estandarizatuko dira, osasunerako onuragarriak diren konposatu bioaktiboen sorrera optimizatzeko.
BIZI-DRINKS proiektuak ondorengo emaitzak ekarriko ditu: produktu osasungarri berrien garapena, hartzidura-teknologien optimizazioa eta edarien sektore funtzionalaren sendotzea. Lortutako emaitzek berrikuntza bultzatuko dute elikadura- eta gastronomia-arlotan, gaur egungo kontsumitzaileen eskakizunei erantzunez, irtenbide jasangarriak eta osasungarriak eskainiz.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena eta Arrantza Sailak finantzatua.