GASTROBEGAN
Balio gastronomiko handiko plant based produktu berriak garatzea
Hainbat motatako enpresentzako produktu berriak garatzen hainbat urtez lan egin ondoren, enpresa horiek eskari handia izan dute landare-munduan edo plant based delakoan oinarritutako produktu berriak garatzeko. Gaur egun, Espainian 5 milioi “veggie” baino gehiago daude, begano, begetariano edo flexitariano gisa ezagutzen direnak. 2017an Espainiako biztanleriaren % 8 izatetik 2021ean % 13 izatera igaro da, eta, beraz, azken lau urteetan 2,1 milioi pertsonak aldatu dute elikadura, batez ere landareek osatutako dieta baterantz .1
Joera horri erantzunez, eta gastronomiaren abangoardian jarraitzeko asmoz, BCC Innovation-ek plant based produktu berrien garapenaren ezagutzan sakondu nahi du GastroBegan proiektuarekin.
Proiektuak iraun duen bitartean, ikerketa-ildo espezifiko batzuk garatu dira, BCC Innovationen inguruko enpresa eta jatetxeekiko interakzioek identifikatutako eskaerei erantzuten dietenak.
Elikagai-produktu berrien ikerketarekin eta garapenarekin batera, egokiak izan daitezkeen izaera desberdineko osagai berrien bilaketa aktiboa egin da, bai funtzionaltasun teknologikoagatik, bai kalitate gastronomikoagatik eta/edo nutrizio-kalitateagatik.
Egungo eta etorkizuneko produktuetarako lehengaiak lortzeko hainbat metodo aztertzea ere erabaki da. Lehengai tradizionalagoetatik hasi (landareetatik ateratako osagaiak, esaterako) eta ikuspegi berriagoetara iritsi arte (mikelioak eta mikroorganismoen biomasa sortzea, laborategian osagai berritzaileak sortzeko).
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatzen du.