GASTROKOP, gastronomiaren esparruan lankidetzako berrikuntza-proiektuetarako laguntza programak, gastronomiaren sektoreak proiektu berritzaileetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea sustatzea du helburu.

BCC Innovationek, Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Zentro Teknologikoak, Euskadiko hainbat jatetxerekin batera proiektuak garatzeko aukera izan du. Proiektuak gauzatu bitartean, tokiko produktuen erabilera bultzatu nahi izan da.

Landu diren gaiak honako hauek dira:

  • Sukaldaritzako teknika tradizionalak eta garaikideak aplikatzea eta erabiltzea, hala nola hartzidura edo heltzea (adibidez, tokiko ekoizleen haragien heltzea estandarizatzeko prozesuak eta protokoloak garatzea).
  • Eskaintza gastronomiko berri bat berritzea, tokiko produktuari balioa emanez (adibidez: menu bat egokitzea, “etxez etxeko eskaintza” edo erabiltzen ez diren osagai tradizionalak sartzea).
  • Sukaldaritza-tekniken bidez produktu berriak sortzea tokiko lehengaietatik abiatuta (adibidez, gama berriak, bazterkinen errebalorizazioan oinarritutako elaborazio berriak edo ontziratze-prozesu berritzaileetarako berrikuntza).

Proiektu horien ondorioz, jatetxe horien eskaintza gastronomikoa gauzatzen ari den berrikuntza gastronomikoari buruzko ezagutza sortu eta transferitu da. Gainera, guztiek aurkitu dituzte lankidetzarako eta emaitzak jakinarazteko aukerak, eta, horri esker, Euskadi erreferentziazko lurraldea da gastronomiaren esparruan.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatzen du.