INARSALUD BCCInnovation enpresako taldea buru duen proiektua da, Jakion e Ibermática enpresarekin batera osatutako partzuergoaren barruan.

Proiektu honen helburua da merkatuko elikagaien edo elaborazio gastronomikoen eskaintzaren nutrizio-kalitatea hobetzea. Horretarako, irtenbide aurreratu eta adimendun berri bat garatuko da, elikagai-produktu edo elaborazio berriak birformulatzeko osagaien konbinazioak gomendatzeko eta osasungarriagoak egiteko gaitasuna duen algoritmoa. Algoritmoa erabiltzeak aukera emango du birformulazio-helburu hori kostu txikiagoarekin eta eraginkortasun handiagoarekin lortzeko, proba edo birformulazio kopurua nabarmen murriztuko baita.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatzen du, Nekazaritza, Elikadura eta Arrantza Sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Sustatzeko 2019ko Programaren bidez.