BCCInnovation-ek JAKI 60+ proiektuaren garapenean parte hartzen du, biztanleria seniorrarentzat erraz mastekatu eta erakargarriak diren proteina-matrize berriak garatzeko. JAKI 60+ I+G+B proiektu bat da, sukaldaritzako produktu eta teknika espezifiko berriak garatu eta inplementatzera bideratua, seniorrei zuzendutako elikadura osasungarriagoa sustatzeko. Proiektuak euskal biztanleriaren osasunarekin eta zahartze osasungarriarekin lotutako ikerketa-eremuan lagundu nahi du, ongizate fisiko, sozial eta emozional handiagoa lortzen lagunduz. Proiektua GSR buru duen partzuergo bat garatzen ari da, Ausolan, BCCInnovation de Basque Culinary Center, ISEA eta Leartikerren lankidetzarekin.

BCCInnovationeko taldeak proiektu honetan parte hartzen du garapen berrietan erabili beharreko sukaldaritza-teknika onenei buruzko ezagutza emanez, produktuen ezaugarri organoleptikoen hobekuntza kontuan hartuz eta proiektuaren balizko kontsumitzaile eta onuradunen onarpen eta ongizate handiena bilatuz: biztanleria seniorra.

Proiektua diruz laguntzen ari da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, nekazaritza-, elikagaigintza- eta arrantza-sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen 2018ko programaren bidez.