Lankidetza, pertsonen parte-hartzea eta berrikuntza irekiko proiektu berrien garapena sustatzeko bokazioan, MINDTEGI sortu dugu, ideien hazitegi kooperatibo gisa funtzionatzen duen plataforma digitala.

Plataformak erronkak abiarazteko eta konponbideen ideiak biltzeko aukera ematen du. Aldez aurreko hautaketa-prozesua egiten da horiek LABe Digital Gastronomy Lab-en proiektu gisa garatzeko duten potentziala aztertu aurretik. Leku horretan kokatu da gastroelikagaien sektorea irauli nahi duen ekintzailetza, berrikuntza eta teknologiako ekosistema.

LABek, horrela, noranzko biko elkarrizketa-haria ireki du herritarrekin. Ildo horretan, garrantzitsua da gogoraraztea berrikuntza irekiko ereduetan parte hartzea ez dela soilik ideiak sortzera mugatzen. Publikoa ere gonbidatuko da produktuak edo zerbitzuak garatu eta testatzera.

Plataforma ideien eta talentuaren hazitegi gisa erabiliko da, baita LABen sartzeko ate gisa ere, ekintzara pasatzeko eta osagai teknologikoa txertatzen duten proiektuak garatzeko gogoa duten pertsonentzat.