MYCOTOUR ekimenak mikoturismoaren esperientzia garatu, hobetu eta nazioartekotzea du helburu, landa-eremuetan modu antolatu, iraunkor, adimentsu eta inklusiboan sustatuz. Proiektuak borondatezko, elkartasunezko eta gardentasunezko kudeaketa bat sustatzen du, baso-jabeen eta -kudeatzaileen, tokiko bilketarien, ostalarien, zientzialarien eta mendiko beste erabiltzaileen interesak bateratuz. Horrela, baliabide mikologikoak sortzen duen balioa errentagarri bihurtu nahi da landa-eremuetan, haren iraupena eta aldaketa berrietara egokitzea bermatuz.

Proiektua Gaztela eta Leon, Aragoi, Katalunia eta Euskadin garatzen ari da, mikologiaren potentzial eta tradizio handiko lurraldeetan. Kontsortzioa mikologiarekin lotutako elkarteek, berrikuntza-fundazioek, tokiko administrazioek eta gastronomia-turismoan espezializatutako enpresa batek osatzen dute: Fundación de Innovación y Transferencia Agroalimentaria de Aragón (FITA), Teruelgo Probintziako Diputazioa (DPT), Asociación MicoAragón, BCC Innovation, Ángel Moretón SLU (E-SPAIN), Organisme Autónom De Fires I Mercats de Vic (OFIM), Ávilako Probintziako Diputazioa (DPA) eta Soriako Udala (AS).

Ekimenaren koordinazioa FITA Fundazioak egiten du, CITA eta European Mycological Institute erakundeen aholkularitza zientifikoarekin. Gainera, proiektua Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak eta Next Generation EU funtsak finantzatzen dute.
Informazio gehiago eskuratzeko: https://mycotour.es/