NUTRACEUTICAL OMNIUM
BCCInnovation-ek NUTRACEUTICAL OMNIUM proiektuaren garapenean parte hartzen du. Proiektu horren helburua elikadura-hondakinetatik abiatuta nutrakeutikoak ekoizten espezializatutako enpresa berri bat sortzea da. NUTRACEUTICAL OMNIUM, beraz, garapen teknologikoko, berrikuntzako eta enpresa-jarduera berri baten sustapeneko I+G+B proiektu bat da, elikagai-bazterkinetatik abiatuta balio erantsiko produktuak (nutrakeutikoak) garatzera bideratua. Ausolan, Eroski, Gaiker IK4, Basque Culinary Center eta ISEA partzuergo bat ari da proiektua garatzen.
Elikaduraren hondakinak dira nutrakeutikoen iturria; izan ere, Europako Batzordearen (EB) arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai baino gehiago alferrik galtzen dira, hau da, munduko ekoizpenaren 1/3; horietatik 89 milioi tona egoera onean xahutzen dira urtero Europar Batasunean eta 8 milioi Espainian. Europako Batzordearen asmoa da janaria alferrik galtzea % 30 murriztea 2025ean, 2014arekin alderatuta, eta erdia izatea 2030ean. Elikagaiak alferrik galtzea, funtsean, erosteko eta kontsumitzeko ohitura txarrekin lotuta dago, bai eta elikagaiak behar bezala ez kudeatzearekin eta manipulatzearekin ere.
BCCInnovationen taldeak produktu berriak garatzen laguntzen du proiektu honetan, nutrakeutikoak elikagaien prototipoetan sartuta, oinarri jasangarria duten produktuak egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila ari da proiektua diruz laguntzen, Hazitek-2019 Programaren bidez.