/ Osasuna

2025 jardueren memoria

Elikadura-sistemaren eraldaketa bultzatzen, beste urte batez. Dagoeneko eskuragarri dago GOe Tech Center-en Urteko Memoria.Azken urtean zehar garatutako proiektu, ikerketa, lankidetza eta ekimenen ibilbidea jasotzen du, elikaduraren arloan ezagutza sortu eta irtenbide berritzaileak bizkortzeko helburuarekin. Enpresekin, erakundeekin eta ekosistemako eragileekin lankidetzan, helburu komun batekin: elikadura-sistema jasangarriago, osasungarriago eta erresilienteago baterantz aurrera egitea. Erderaz irakurri txostena. Euskaraz […]

Nutrition & Culinary Dermatology

GOe Tech Center-ek parte hartu du Nutrition & Culinary Dermatology: Psoriasis and Actinic Keratosis gidaren garapenean. Dermatologiako adituekin elkarlanean egindako argitalpen honek psoriasiaren eta keratosi aktinikoaren gisako patologia dermatologikoen, elikaduraren eta sukaldaritzaren arteko harremanari buruzko ebidentzia zientifikoa biltzen eta aztertzen du. Deskargatu gida esteka honetan.

OMIPERBIO

Mikrobioma, Osasuna eta Elikagaien Kalitatea Hobetzeko Osagai Omiko Pertsonalizatuak: Ikuspegi Multisektoriala OMIPERBIO Partzuergoa gaitasun osagarriak dituzten sei Espainiako zentro teknologikoren arteko lankidetza estrategikoko sare bat sortzeko helburuarekin eratu da. Bere xedea teknologia omikoen aplikazioan bikaintasun zientifiko-teknikoa indartzea da, osagai eta elikagai funtzional berrien garapenerako. Garapen horiek mikrobioma desberdinak modu positiboan modulatzeko diseinatutako prozesu berritzaileetan oinarritzen […]

NUTRIALITEC

Elikagaien berrikuntza sustatzen duen ekosistema bat da, CTNC-k koordinatua eta CTAEX, BCC Innovation, Basque Culinary Center, UCAM, oloBion eta artica+i-ek parte hartzen dute. Helburua agroindustrien azpiproduktuak balioztatu eta osagai bioaktibo osasuntsuak lortzea da, dieta eta osasun iraunkorraren alde. Proiektu honek, 975.000€ baino gehiagoko laguntza jaso du CDTI Innovazioaren eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren […]

COOK2DIABEAT

Cook2DIAbeat proiektuak sukaldaritzako medikuntzaren boterea bultzatuko du, 2. motako diabetesa duten pertsonak beren gaixotasunaren kudeaketan ahalduntzeko tresna gisa. Gure hezkuntza-programaren bidez, 2. motako diabetesa duten pazienteei erakutsi nahi diegu nola prestatu elikagaiak gaixotasuna kontuan hartuta, egoera sozioekonomiko desberdinetara egokituta. Cook2DIAbeat programaren helburua 2 motako diabetesa duten pazienteei zuzendutako nutrizio- eta sukaldaritza-hezkuntzako programa bat garatzea da, […]

CITA GO-ON

Dementzia eta ahultasun kognitiboa izateko arrisku handiagoa duten pertsonen arrisku-faktoreen eta bizi-estiloen gaineko esku-hartze multimodalaren eraginkortasuna aztertzea, narriadura kognitiboa prebenitzeko Urteak betetzea eta zahartzea da arrisku kognitiboaren faktore nagusietako bat, eta hori baldintzatzailea da zahartze osasungarria izateko eta gozatzeko. Gaur egungo ebidentzia zientifikoak adierazten du dementzia-kasuen hirutik bat esku-hartze multimodal egoki baten bidez prebenitu daitekeela. […]

E-LLAS

Ekimen hori GSKk bultzatu du, minbizi ginekologikoetarako eta emakumeetan ohikoak diren beste tumore batzuetarako balio-soluzioak sortzeko gune ireki gisa. Horretarako, hainbat arlotako berrikuntzan erreferente diren profesional, paziente eta konpainia ugari egongo dira.  Berrikuntza-hub horren bidez, balioa, ezagutza eta teknologia emakumeen zerbitzura jartzea lortu nahi da. Pazienteen elkarteak eta “e-llas” hub-a osatzen duten enpresa guztietako nutrizioari, […]

EngAgeing

“EngAgeing” ekimen europarra da, EIT Food-ek finantzatua eta IMDEA Alimentación erakundeak koordinatua, Basque Culinary Center-en eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren elkarlanarekin batera. Bertan elikadurarekin, nutrizioarekin eta osasunarekin lotutako esperientzia berrien multzoa diseinatu dute, gaixotasun kroniko ez-kutsakorren (ENT) agerpena ekidin edo atzeratzeko, edota gaixotasunaren efektuak hobetzen laguntzeko. Zahartze-prozesu naturala, berez, arrisku-faktore garrantzitsua da gaixotasun kroniko ez-kutsakorrentzat, baina […]

SUKALMENA-InAge

SUKALMENA-InAge: Nutrizio- eta sukaldaritza-programa bat garatzeko bideragarritasun-azterlana, gehiegizko pisua edo obesitatea elikadura-eredu osasungarri bati atxikitzea sustatzeko estrategia gisa jorratzeko. Gaur egun, osasun publikoaren arloko osasun-erronka nagusietako bat gaixotasun kroniko ez-transmitigarriak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, elikadura-ohiturak eta bizi-estilo osasungarriak sustatzeko estrategia berriak erabiliz, pertsona edo pazientea osasunean aktiboki inplikatzeko. Herritarren elikadura-ohiturak hobetzea helburu duten estrategia […]